APLIKAZIOA JAITSI, DUINTASUNA IGO

SPOTA IKUSI

ZORIONDU

KEXATU

PARTEKATU

AKUILARI, DUINTASUNA IGOTZEKO TRESNA BERRIA

Euskaraz bizitzeko aukera egin duten pertsonei zuzendutako tresna. Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du. Euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko.

Akuilari Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin harremanetan jartzeko tresna praktiko eta azkarra da.

Zertarako erabili dezakezu?

Euskara erabiltzeko duzun eskubidea ez badizute errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bazara, kexa jartzeko.

Zure hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriontzeko.

Beste erabiltzaileek Behatokira helarazi dituzten gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko.

Kexak eta zorion mezuak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe.

APLIKAZIOA JAITSI, DUINTASUNA IGO